(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Turismoa :
    • Arau orokorrak :
      • 90/2014 Foru Agindua, azaroaren 4koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “Milagroko Gereziaren Festa” Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Milagroko Udalak eskatuta

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

90/2014 Foru Agindua, azaroaren 4koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “Milagroko Gereziaren Festa” Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Milagroko Udalak eskatuta

(2014ko 237. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 4an)

Atarikoa

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta “Nafarroako Interes Turistikoko Festa” izendapena sortzea.

4. artikuluan ezartzen denaren arabera, “Nafarroako Interes Turistikoko Festaren” adierazpen prozedurari honela emanen zaio hasiera: kasuan kasuko ospakizuna non egiten den, bertako udalek edo turismo partzuergoek eskatuta, Nafarroako Turismo Kontseiluak eskatuta, edo ofizioz, turismo arloan eskumena duen departamentuak bultzatuta. “Nafarroako Interes Turistikoko Festaren” adierazpena foru agindu bidez eginen da.

Milagron mendeak daramatzate gerezia lantzen, eta ohitura hori belaunaldiz belaunaldi igaro da. Gaur egun, herria nekazaritzako elikagaien sektoreari lotua dago, produkzio mailan eta eraldaketa mailan, eta hartan ere gerezia da erreferente nagusia. 2000. urtetik aitzina egiten den jaiegun horretan gorazarre egiten zaie gereziaren produkzioan aritzen diren gizon-emakumeei, gereziaren eraldaketa-industriari eta produktuari berari.

Lehenbiziko edizioetatik jaiegun bat izateko asmoz sortu zen, eta, hala, zenbait kultur ekitaldi, dastaketa, elikagaien erakusketa eta antzekoak egiten dira egun horretan. Festara milaka jende joaten da urtero, hala Nafarroatik, nola inguruetako autonomia erkidegoetatik. Gastronomia, artisautza eta kultura eskutik doaz egun horretan, gereziaren kalitatea eta zaporea goraipatzeko asmoz.

2014ko urriaren 21ean egindako bilkuran, Nafarroako Turismo Kontseiluak adierazi zuen ados zegoela “Milagroko Gereziaren Festa” Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatzeko proposamenarekin.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak proposamena egin du, Milagroko Udalak eskaturik eta abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, foru agindu bidez Milagroko Gereziaren Festa Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazteko.

Horrenbestez, agindu dut:

1. Milagroko Udalak eskaturik, “Milagroko Gereziaren Festa” Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea.

2. Adierazpen hori Nafarroako Interes Turistikoko Festen Erregistro Administratiboan inskribatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu hau Milagroko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa