Castellano | Euskara | Français | English
(2012ko 43. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 1ean)
Atarikoa
Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" izendapena sortzea.
4. artikuluan ezartzen denaren arabera, "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpen prozedurari honela emanen zaio hasiera: kasuan kasuko ospakizuna non egiten den, bertako udalek edo turismo partzuergoek eskatuta, Nafarroako Turismo Kontseiluak eskatuta, edo ofizioz, turismo arloan eskumena duen departamentuak eskatuta. "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpena foru agindu bidez eginen da.
Inauterien artean, bisitari guztientzat deigarriak diren horietakoak dira Altsasukoak. Estetika bereziak, momotxorro ospetsuak -inauterietako pertsonaia garrantzitsuena, funtsezkoa-, sorginek, maskaritek eta juantranposoek Espainiako inauteri berezienetakoak bihurtzen dituzte.
2012ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, Nafarroako Turismo Kontseiluak adierazi zuen ados zegoela "Altsasuko inauteriak" izeneko festa Interes Turistikoko Festa izendatzeko proposamenarekin.
Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du, foru agindu bidez, "Altsasuko inauteriak" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea, abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren.
Horrenbestez, agindu dut:
1. Altsasuko Udalak eskaturik, "Altsasuko inauteriak" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea.
2. Adierazpen hori Nafarroako Interes Turistikoko Festen Erregistro Administratiboan inskribatzea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Foru agindu hau Altsasuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.