(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Turismoa :
    • Arau orokorrak :
      • 13/2012 Foru Agindua, otsailaren 6koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Artaxoako historiari buruzko topaketa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Artaxoako Udalak eskatuta

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

13/2012 Foru Agindua, otsailaren 6koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, "Artaxoako historiari buruzko topaketa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Artaxoako Udalak eskatuta

 

(2012ko 43. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 1ean)

Atarikoa

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta "Nafarroako Interes Turistikoko Festa" izendapena sortzea.

4. artikuluan ezartzen denaren arabera, "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpen prozedurari honela emanen zaio hasiera: kasuan kasuko ospakizuna non egiten den, bertako udalek edo turismo partzuergoek eskatuta, Nafarroako Turismo Kontseiluak eskatuta, edo ofizioz, turismo arloan eskumena duen departamentuak eskatuta. "Nafarroako Interes Turistikoko Festaren" adierazpena foru agindu bidez eginen da.

Nafarroako Artaxoa herriak urtero ospatzen du "Artaxoako historiari buruzko topaketa" izeneko festa. Artaxoako iragana eta ondare historikoa gogora ekartzeko ekimena da, eta hauxe du ingurua: El Cerco izeneko harresi ikusgarria eta San Saturninoko eliza-gotorlekua, biak ere Artaxoako Erdi Aroko altxor garrantzitsuenak.

2012ko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, Nafarroako Turismo Kontseiluak adierazi zuen ados zegoela "Artaxoako historiari buruzko topaketa" izeneko festa Interes Turistikoko Festa izendatzeko proposamenarekin.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du, foru agindu bidez, "Artaxoako historiari buruzko topaketa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea, abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuan eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren.

Horrenbestez, agindu dut:

1. Artaxoako Udalak eskaturik, "Artaxoako historiari buruzko topaketa" Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adieraztea.

2. Adierazpen hori Nafarroako Interes Turistikoko Festen Erregistro Administratiboan inskribatzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu hau Artaxoako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa