Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 16. NAOn argitaratutako testua, urtarrilaren 24an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien antolamenduari buruzko Erregelamendua onesten duen abuztuaren 28ko 56/2013 Foru Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen duenez, establezimendu horiek plaka normalizatu bat izan beharko dute sarrera nagusiaren ondoan, eta hartan, modalitate eta sailkapenaren arabera dagokien bereizgarria agertuko da, eta turismo arloko kontseilari eskudunak onetsi beharko ditu haren ezaugarriak.
Horrenbestez, agindu dut:
1. Nafarroako Foru Komunitateko jatetxe eta kafetegien plaka bereizgarrien ezaugarriak onestea, foru agindu honen I. eta II. eranskinekin bat.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
1. ERANSKINA JATETXEEN PLAKAK
Plaka bereizgarria dibond-eko karratu bat izanen da (PVC aparrezko lamina bat erdian, aluminiozko xaflez estalia), 250 mm zabal, aluminioaren gainean “R” letra daukana (DIN BLACK tipografia), beltzez, eta establezimenduaren mailari dagozkion sardexkak, beltzez, erantsi diren krokisen araberako forma eta tamainetan.
2. ERANSKINA. Kafetegien plakak
Plaka bereizgarria dibond-eko karratu bat izanen da (PVC aparrezko lamina bat erdian, aluminiozko xaflez estalia), 250 mm zabal, aluminioaren gainean “C” letra daukana (DIN BLACK tipografia), beltzez, eta establezimenduaren mailari dagozkion katiluak, beltzez, erantsi diren krokisen araberako forma eta tamainetan.