Basaula haitzuloan, Lokiz mendilerroko Zainketa Bereziko Eremuan, Miniopterus schreibersii izeneko saguzarraren Nafarroako hiru kolonietako bat aurkitzen da - NaGreen
Basaula haitzuloan, Lokiz mendilerroko Zainketa Bereziko Eremuan, Miniopterus schreibersii izeneko saguzarraren Nafarroako hiru kolonietako bat aurkitzen da
Desagertzeko zorian dago
Ingurumeneko Basozainen zerbitzuak saguzar-koloniak gutxituz doazela eta hibernazioko beste kolonia batzuk desagertu direla egiaztatu ondoren, haitzuloa itxi egin dute. Babes-neurri horrek, jendearen errespetuarekin batera, saguzarrak behar dituen lasaitasun-baldintzak bermatzea espero dute, haien populazioak hobetzen lagunduz.
Jarri den itxiturak eremu bat uzten du sabairantz, burdin hesirik gabe; izan ere, saguzar mota horiek, handixeagoak direnez, oso hegaldi azkarra dute eta ez da komeni oztopoak gainditzea.
Koba-Saguzarrak udaberrian eta udazkenean baino ez du haitzuloa erabiltzen, udan eta neguan aldentzen delarik. Espezie horretaz gain, ferra- eta erribera-saguzar ale solteak ere aurkitu dira.
18-ago-2022 7:30:00