Nafarroako Gobernuak Ekonomia Zirkularraren Katalogoa aurkeztu du, 50 enpresak osatua

Lankidetza publiko-pribatuaren bidez enpresetan zirkulartasuna txertatzea da helburua

Nafarroako Gobernuak 2022ko Ekonomia Zirkularreko Enpresen Katalogoa aurkeztu du gaur, Navarra Zirkular enpresa-topaketaren esparruan.

Bertan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek parte hartu dute, lankidetza publiko-pribatuaren bidez zirkulartasuna enpresetan integratzea sustatzeko aliantzan inplikatutako beste eragile batzuekin batera.

Katalogoa Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak egin du, eta 2020an 20 erakunde izatetik aurten 50 izatera igaro da.


Navarra Zirkular ekimenaren helburua

Helburu nagusia da zirkulartasuna enpresetan integratzea lankidetza publiko-pribatuaren bidez.
Navarra Zirkular-ekin enpresei lagundu nahi zaie beren prozesuen eraldaketan, analisian eta diagnostikoan lagunduz; ekonomia zirkularreko prestakuntza, talentua eta ziurtapena eskuratuz; lankidetzara, jardunbide egokien trukera eta konponbideen transferentziara bideratutako espazioak eskainiz; banakako edo lankidetzazko proiektuen garapenean.
 

 

15-nov-2022 11:22:00