Nafarroako Gobernuak abian jarri du Nafarroa Zirkular izeneko ekimena - NaGreen
Nafarroako Gobernuak abian jarri du Nafarroa Zirkular izeneko ekimena
Ekonomia zirkularraren aldeko aliantza bat da, lankidetza publiko-pribatuaren bidez enpresetan zirkulartasuna integratzea sustatzeko helburua duena
Nafarroako Gobernuak Navarra Zirkular ekimena jarri du abian, Nafarroako enpresetan ekonomia zirkularra integratzea sustatzen duen foru gobernuaren departamentu arteko ekimena, lankidetza publiko-pribatuaren bidez.
2025erako helburua gutxienez 200 enpresaren atxikimendua lortzea da. Enpresa horien guztien artean ekonomia zirkularreko 75 proiektu inguru egin beharko dituzte, banakakoak zein lankidetzakoak. Proiektuok oinarrituko dira ondoko esparru hauetan:
- Produktuaren ekodiseinuaren berrikuntza
- Baliabideen edo emisioen eskariaren murrizketa
- Hondakinen murrizketan eta kudeaketa
- Prozesuen edo zerbitzuen eraginkortasunean
Beste helburu batzuk ere proposatu dira: gutxienez 6 balio-kate aztertu eta diagnostikatzea, 200 ikasleri enplegurako prestakuntza eskaintzea eta Administrazio Publikoko eta enpresa pribatuetako ehun langile trebatzea.
- Mikel Irujo, Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako eta Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariek aurkeztu dute Navarra Zirkular.