Ekonomia Zirkularreko Transferentzia eta Berrikuntza Katedra zentro teknologikoen, ikertzaileen eta enpresen aurrean aurkeztu da

Gómez kontseilariak Katedraren izaera estrategikoa nabarmendu du, ekonomia zirkularraren inguruan esparru akademiko eta enpresariala integratuko ditu

Nafarroako Gobernuaren eta NUPen artean sortutako Ekonomia Zirkularreko Transferentzia eta Berrikuntza Katedra guar goizean aurkeztu da zentro teknologikoen, ikertzaileen eta enpresen aurrean. Katedrak berak eta Nafarroa Zirkularrek antolatutako ZIRKULARTASUNA: lehengai kritikoekiko mendekotasuna ezabatzeko giltzarria izenburuko jardunaldian egin da aurkezpena.

  • Ekonomia Zirkularreko Transferentzia eta Berrikuntza Katedraren helburua da ezagutza sortzea, ikasleak eta profesionalak prestatzea eta jarduerak laguntzea ekonomia zirkularraren esparruan produkzio-sektoreari begira.

Bere hitzaldian, Gomez kontseilariak Katedraren izaera estrategikoa nabarmendu du: “Eraldaketa iraunkorra nahi badugu, mundu akademikoaren eta enpresarialaren integrazioa funtsezkoa da”. Jardunaldian zehar, lehengaien eskasia eta enpresen erronka teknologiko eta logistikoak aztertu dira trantsizio energetikoaren esparruan, ekonomia zirkularraren ikuspegitik, mendekotasuna murrizte eta Nafarroaren autosufizientzia hobetzen laguntze bidean.

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaz gain, Katedraren zuzendariak, Andrés Seco NUPeko ordezkariak eta Luis Sanz GAN-NIKeko zuzendari gerenteak, katedraren bultzatzaile nagusiak, parte hartu dute.


Ingurumen-erronkei erantzuteko ezagutza

Luis Sanz GAN-NIKeko zuzendari eta kudeatzailearen aburuz, katedra berriaren helburu nagusia "ekonomia zirkularraren arloan ezagutza sortzea da, mundu akademikoa eta enpresariala integratzea ahalbidetuz, ikerketa aurreratuak egitea eta lotutako ezagutza produkzio-sektorera transferitzea erraztuko duten baldintzak sustatzea".

Katedrak ekonomia zirkularra garatzeko erronka teknikoei, hezkuntzakoei eta profesionalei erantzun nahi die, eta, horrela, Nafarroako Foru Erkidegoaren garapen iraunkorrari lagundu nahi dio. Bi urtez luzatuko da, eta espresuki luzatu ahal izanen da, urtero, gehienez ere 4 urtera arte.

07-jun-2023 11:18:00