Iratiko Natur Bidea berreskuratzeko lanak hasi dira, eskualde osoko hazkunde berdea eta tokiko garapena ardatz dituen bidea - NaGreen
Iratiko Natur Bidea berreskuratzeko lanak hasi dira, eskualde osoko hazkunde berdea eta tokiko garapena ardatz dituen bidea
Proiektuak, 5,2 milioiko inbertsioa dauka eta aukera berriak irekiko dizkio eskualdeari
Trenbide historikoaren ibilbidea probestuz, Iratiko Bide Naturalaren berreskuratzea errealitate bihurtzen hasi da, tokiko dinamizazio-ardatz gisa. Izan ere, dagoeneko hasi dira sastrakak kentzen eta, tarte batzuetan, kutxak irekitzen eta garbiketa lanak egiten. Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko teknikariekin batera, tarte zaurgarrienak ere berrikusten hasi dira. Era berean, obrako kartelak paratu dituzte dagoeneko.
Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, ibilbideko bederatzi udalek eta Cederna-Garalur agentziak Agoitzen bildu ziren joan den ekainean, Iratiko Bide Berdearen berreskuratzea iragartzeko. Proiektuaren aurrekontua 5,2 milioikoa da.
Bidea 50 kilometro luze da, eta Zangoza eta Eguesibar lotzen ditu, trenbidearen ibilbide zaharretik. Azpiegitura berri honi esker, lortu nahi da tokiko biziberritze eta lurralde-garapen jasangarria bultzatzea.
Foru Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari José Mª Aierdik adierazi du horrelako ibilbide naturalak berreskuratzea oso garrantzitsua dela “hazkunde berdearen, tokiko garapenaren, turismo iraunkorraren edo landa-eremu bizi eta aktibo baten sustapenean”.