Gobernuak aintzat hartu du Nafarroan nekazaritzako ekoizpen ekologikoa arautzen duen foru dekretuaren proiektua - NaGreen
Gobernuak aintzat hartu du Nafarroan nekazaritzako ekoizpen ekologikoa arautzen duen foru dekretuaren proiektua
Dekretu berriaren helburua da 1999ko araua eguneratzea
Gobernuak aintzat hartu du Nafarroan nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako eta elikadurako produktuetan duen adierazpena arautzen duen Foru dekretuaren proiektua.
Dekretu berriaren helburua da 1999ko aurreko araua eguneratzea. Zehazki, proiektuaren xedea da produktu ekologikoen ekoizpena, prestaketa, biltegiratzea, banaketa eta merkaturatzea arautzea Nafarroako eskumenen eta geografiaren eremuan, bai eta eta ekoizpen sistema eta kontrol, koordinazio eta egiaztapenerako tresnak indarrean dagoen Europako araudi berrira egokitzea.
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi duenez, Foru dekretu berriak Nafarroako sektore ekologikoaren hazkunde iraunkorra sustatu nahi du, Estatuko zein Europako erreferentzia izan dadin nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren hazkundean, XXI. mendeko ingurumen eskari, behar eta erronkei erantzungo dien landa garapeneko eredu bat abian jarriz.
Berritasun nagusi gisa, foru dekretuak barne hartzen du Nafarroako ekoizpen ekologikoa koordinatzeko batzorde bat sortzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, INTIA eta CPAEN sozietate publikoek, nekazaritza-erakundeek, Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkarteak, kontsumitzaileen elkarteek eta kontrol- eta ziurtapen-erakundeek. Batzordearen helburua izango da Nafarroako ekoizpen ekologikoaren sustapenaren, kontrolaren eta euskarri teknikoaren arloetako erakunde publikoak koordinatzeko organo gisa jardutea, bai eta haren behatoki gisa ere.
Koordinazio batzorde bat sortzeaz gain, foru dekretuak funtsezko aldaketa hauek jasotzen ditu:
- Nafarroako Foru Komunitateko Ekoizpen Ekologikoaren Kontseilu Arautzailearen eginkizunak definitzea.
- Ekoizpen ekologikoaren eredua eta kontrol- eta ziurtapen-sistemak biltzen dituen Erkidegoko esparru juridikoan oinarrituta identifikatzea, eta baliabide publikoekiko laguntzak baldintzatzea.
- Agintaritza eskudunaren eginkizunak definitzea.
- Ziurtapen-prozedurak eta operadoreen betebeharrak birdefinitzea.
Argazkia: CPAEN