Bibalbioen onurak gure ibaietan - NaGreen
Bibalbioen onurak gure ibaietan
Nafarroako ibaietan dauden tamaina handiko Bibalbioen hiru espezie Unionidae familiakoak dira: Anodonta anatina, Potomida littoralis eta Unio mancus. Estatuko legediak babestutako espezieak dira guztiak.
Espezie talde horrek gure ibaietako urak iragazten eta arazten ditu. Uraren kalitatearen eta ibaiaren kontserbazio-egoeraren adierazle argia da.
Bibalbioek (naiadeak ere esaten zaie), gainera, ur-sistemetako mantenugaien dinamikan esku hartzen dute, fitoplanktona, bakterioak, uraren materia organikoa eta sedimentuak mugituz eta hondoen bioturbazioan lagunduz, oxigeno-edukia handituz.
Molusku horien ugalketa-populazioak egotea edo desagertzea oso baliagarria izan daiteke azaleko uren kalitate-egoeraren eta kontserbazioaren aldaketak ezagutzeko, eta horrek espezie jagole bikainak bihurtzen ditu naiadeak.
Naiadeen kontserbazioaren mehatxuetako bat espezie exotiko inbaditzaileak dira, hala nola Korbikula fluminea (txirla asiarra). Harekin lehiatzen da elikagaiagak eta substratua lortzeko.
Beste mehatxu garrantzitsu batzuk dira: ibaietan eta ubideetan egiten diren dragatzeak edo garbiketak. Dagozkien baimenik gabe eta erreskatatu ahal izateko babes-neurririk gabe, desagertu egiten dira.
Argazkiak eta testua: Basozainak-Guarderío de Medio Ambiente.