Zer da Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko Agenda 2022-2027?

Nafarroak tresna berri bat martxan jarri du elikagaien hondakinen sorrera nabarmen gutxitzea helburu duena, ondoko esparruetan:

  • Etxean.
  • Jatetxeetan eta elikagai-saltokietan
  • Nekazaritzako elikagaien industrian
  • Eraldaketan eta fabrikazioan
  • Txikizkako salmentan eta elikagaien beste banaketa mota batzuetan.

Tresna hori Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko Agenda da. Agendan jasotzen diren neurriak sektore horietan hobekuntza esanguratsuak lortzera bideratuta daude.

 

Agenda estrategia berritzailea eta aurrekaririk gabea da Nafarroan. Datozen sei urteetan egonen da indarrean. Ingurumen-, ekonomia-, etika- eta gizarte-erronka garrantzitsua da, izan ere, guztiontzako trantsizio bidezkoagoa lortzea du helburu.

Nafarroan, hiru elikagaitik bat zakarrontzian amaitzen da. Foru Erkidegoan bakarrik, 115.000 tona elikagai baino gehiago zaborretan amaitzen dira urtean, eta horietatik, % 42 zuzenean etxeetan alferrik galtzen dira.

 

21-dic-2022 9:00:00