Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrak 50 urte bete ditu - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrak 50 urte bete ditu
Hezkuntzari buruzko 14/1970 Lege Orokorra indarrean sartu eta 50 urte igaroak zirela eta, Nafarroako Artxibo Garaikideak zenbait jarduera antolatu zituen, godailuetan dauzkan hezkuntzari buruzko funtsak ezagutarazteko eta lege horrek izaniko eraginaren berri zabaltzeko, ez bakarrik irakaskuntza sistemaren gainekoa, baizik eta hezkuntza komunitatearen gainekoa ere bai, baita eskola eraikuntzen gainekoa ere.

Lege horrek bultzaturiko erreformak aplikatu eta abian jartzen aritu ziren zenbait profesionalek artikulu batzuk idatzi zituzten, 1990era arte indarrean egon zen lege horrek eraginiko berrikuntzak, erreformak eta aldaketak, argiak eta itzalak hizpide harturik.
Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrari buruzko artikuluak (gazteleraz)
01. "La Ley General de Educación en el contexto del final del franquismo." (Víctor Maeztu Esparza)
02. "La Administración Educativa. Nueva organización de centros educativos." (Javier Marcotegui Ros)
03. "Implantación de la Educación Preescolar en Navarra (1970-1979)." (Reyes Berruezo Albéniz)
04. "Puesta en marcha de la EGB en Navarra: La formación del profesorado." (Reyes Berruezo Albéniz)
05. "El movimiento de ikastolas durante la Ley General de Educación de 1970." (Irene López Goñi)
06. "El ámbito universitario: del viejo modelo a la UPNA (1970-1987)." (Román Felones Morrás)
07. "La Formación Profesional en Navarra, 1964-1990." (Mikaela Erviti Baraibar)
11. "Los orígenes de la UNED en Navarra." (Javier Ilundain Chamarro)
12 . "En el 50 aniversario de la Ley General de Educación de 1970." (Santiago Arellano Hernández)
14. "Federación Herrikoa (1978-1995)." (Carmen Nieto García)
17. "Los fondos sobre Educación en el Archivo Contemporáneo de Navarra." (Teresa Eslava Ochoa)
18. "Fuentes para el estudio de la Ley General de Educación (1970) en el AGN." (Diego Val Arnedo)
Idatzi haien osagarri, zenbait elkarrizketa egin dira legea abian jartzen lagundu zuten ikastetxe zuzendari, maisu-maistra eta ikuskatzaileekin. Haiei esker, testuinguruan jarri eta baloratu daiteke legeak Nafarroan izan zuen garrantzia.
Azkenik, Nafarroako Artxibo Garaikideak herritarren eskura utzi ditu Nafarroako herri aunitzetako eskola zaharren planoak, 1836tik 1975 artekoak. 450 plano digitalizatu horiek “Artxibo Irekia” bilatzailean eskuratzen ahal dira, ESKOLA PAISAIAK eremuan.