Prestakuntzako praktikak - Nafarroako Artxibo Garaikidea

Prestakuntzako praktikak

Nafarroako Artxibo Garaikideak hezkuntzaren arloko lankidetzarako zenbait hitzarmen sinatu ditu bigarren hezkuntzako zenbait institutu eta unibertsitaterekin.

Hitzarmen horiei esker, kanpoan praktika akademikoak egiten dira, curriculumekoak zein curriculumetik kanpokoak; haien artean, unibertsitate horietako ikasleek karrera bukaerako lanerako, gradu bukaerako lanerako edo master bukaerako lanerako egiten dituztenak, edozein ikasketatan.

Ikasleek egiten dituzten praktiken helburu nagusiak dira Nafarroako ondare dokumentala babestea, berreskuratzea, areagotzea, zabaltzea, balioestea eta etorkizuneko belaunaldiei helaraztea, bai eta ikasleen prestakuntzan laguntzea ere.

Argibide gehiago 848 42 97 23 telefonoan

Pie de página