Helburuak - Nafarroako Artxibo Garaikidea

Artxibo Garaikidea

2019an, Administrazioaren Artxiboa izena aldatu eta Nafarroako Artxibo Garaikidea jarri zitzaion, ikuskera zabalago eta integratzaileagoarekin bat etorriz. Gainera, ikuskera horren arabera, artxiboa erreferente gisa definitu zen, Nafarroaren historia hurbilarekin eta memoria kolektiboarekin lotutako dokumentu ondare pribatua jasotzeko, kontserbatzeko, zaintzeko eta zabaltzeko.

 

Foru Diputazioaren 1983ko urriaren 20ko akordioaren bidez sortu zen Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboa. Erabaki horren bidez, Diputazioko Idazkaritza Nagusiaren mende gelditu ziren Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Administrazio Atala deiturikoaren funtsak, eta, horrela, bereizi egin ziren artxibo horretan zaindutako dokumentazio historikotik. Artxibo horrek, bestalde, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren mende egoten jarraitu zuen organikoki.

 

Foru Komunitateko Administrazioaren Artxibo Sistemako kide den aldetik, honako eginkizun hauek ditu:

  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bulegoetatik datorren dokumentazioa jasotzea (transferentziak).
  • Dokumentuen kontsulta bermatzea, bai bulego horiei, bai herritarrei, eta informazioa eskuratzen laguntzea, indarrean dagoen legeriaren arabera.
  • Dokumentazioaren tratamendu teknikoa egitea, kudeatzeko, kontserbatzeko eta eskuratzeko.
  • Dokumentuak ebaluatzeko azterlanak egitea eta Foru Administrazioak kudeatutako dokumentuak kontserbatzeko eta eskuratzeko egutegia eguneratuta edukitzea.
  • Nafarroako oraina ulertzeko garrantzitsuak diren jatorri pribatuko dokumentu funtsen dohaintza sustatzea, bereziki galzorian badaude, eta funts horiek kontserbatu, teknikoki tratatu, zabaldu eta balioesteko programak abiaraztea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa elektronikoan Artxibo Digitala ezartzea sustatzea.
  • Funts garaikideak eta Nafarroako orainari buruzkoak ikertu eta zabaltzeko programak bultzatzea

Pie de página