Funtsak - Nafarroako Artxibo Garaikidea



Funtsak
Nafarroako Artxibo Garaikideak era askotako funtsak zaintzen ditu.

Nafarroako Gobernua
Bitarteko artxiboa den aldetik, Artxibo Garaikideak Nafarroako Gobernuaren bulegoetatik datorren dokumentazioa hartzen du aldizka, agiriei bulego haietan egoteko epea bukatu ondotik. Artxiboan, espediente eta dokumentuei behar den tratamendu teknikoa ematen zaie, haien kudeaketa, kontserbazioa eta eskuragarritasuna egokia izan dadin.

Inklusa
XVIII. mendetik 1980ko hamarkadan desagertu zen arte Nafarroako haur abandonatuez arduratu zen erakundearen funtsa da.
Bi mende baino gehiagoz egon zen zabalik, eta hainbat izen hartu zituen, hala nola “Inclusa de Pamplona” (Iruñeko Inklusa), “Casa de Maternidad y Expósitos de Navarra” (Nafarroako Amaetxea eta Haur Abandonatuen Etxea) edo “Maternidad y Orfanato de Navarra” (Nafarroako Amaetxea eta Umezurztegia). Nafarroako Gobernua ezartzearekin batera eta egungo gizartearen beharrak aintzat harturik, Gizarte Laguntza eta Ongizate Zerbitzuak bere gain hartu zituen Nafarroako ongintza publikoaren gune horrek historian zehar bete izan dituen eginkizunak.

Estatuko Administrazio Periferikoa
Funts multzo horretan dago Estatuaren eskumen batzuk autonomia erkidegoei eskualdatzearekin batera probintzia-ordezkaritzetatik eraman zen dokumentazioa (1987-1991).

Erakunde eta korporazioak
Hainbat erakunderen funtsak biltzen ditu, hala nola Hiri Jabetzako Ganbera Ofizialarenak (1933-1997), Nekazaritza Ganberarenak (1932-1998) eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuenak.

Funts garaikideak eta bildumak
Alderdi politiko, sindikatu, auzo-elkarte, kultur elkarte, elkarte feminista, gizarte-elkarte, enpresa, profesional eta bildumazaleen dokumentazioa da, dohaintza partikularretatik dator eta dokumentu horiek Nafarroako oraintsuko gizartearen errealitatearen lekuko dira.