Didaktika - Nafarroako Artxibo Garaikidea



Didaktika

Gaur egungo Nafarroarantz
Valle del Ebro BHIko Artearen Historiako Batxilergoko 2. mailako ikasleek proiektu museografiko bat egin zuten joan den ikasturtean, Pablo Ijalba Pérezek eta Elisa Torres Lostadok gainbegiratuta. Hain zuzen, Nafarroako Artxibo Garaikideko dokumentuetatik abiatuta, egungo aldi historikoari buruzko erakusketa bat diseinatzen aritu ziren.
Erakusketa hiru gai multzotan antolatu zuten, eta, haien bidez, Nafarroak XX. mendearen erdialdetik izan dituen eraldaketa prozesuak taldekatu zituzten: politika, industriaren garapena eta gizartearen modernizazioa. Azalpen unitate horiek 15 roll-upetan banatu zituzten kronologikoki, gaiak txandakatuz eta sare sozialetako profil gisa diseinatuz. Roll-ups bakoitzak jarduera bat du.
Erakusketa horretako pegatinak, liburuxkak, argazkiak eta dokumentuak Nafarroako Artxibo Garaikideak gordetzen dituen bilduma eta agiri funtsetatik ekarritakoak dira.
Eskatzen duten Nafarroako ikastetxe guztien eskura dago erakusketa hori. Hezkuntza baliabide hori DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago, Tutoretzako Ekintza Planaren edo Geografia eta Historia departamentuek emandako irakasgai batzuen programazio didaktikoaren osagai gisa.

Arbelak eta ikasmahaiak
Valle del Ebro BHIarekin eta NUPeko I-Communitas ikerkuntza institutuarekin lankidetzan, Artxiboak unitate didaktiko bat prestatu zuen DBHko 1. eta 2. mailetarako. Ikasleek aldera ditzakete garai bateko planok, irakasgaiak, eskola materialak, eskola ordutegiak eta abar gaurkoekin, antzekotasunak eta desberdintasunak antzemateko.