Dohaintzak - Nafarroako Artxibo Garaikidea



Dohaintzak
Funts Garaikideen eta Oraingoen proiektuaren oinarria da Nafarroaren oraina ezagutzeko garrantzitsua den dokumentazioa, jatorri pribatukoa.
Lankidetza hori gauzatzeko bide hauek daude: dokumentuak dohaintzan ematea edo gordailutzeko uztea eta erabilera lagatzea.
Edozein norbanako, familia, enpresa edo erakunde jar daiteke Nafarroako Artxibo Garaikidearekin harremanetan, baldin eta Nafarroako oraintsuko historia dokumentatzeko interesgarria den zernahi dokumentu, funts edo bilduma baten legezko jabea bada, edozein euskarritan dela ere.
Telefonoa: 848 42 97 23
Helbide elektronikoa: archivo.contemporaneo@navarra.es