Hasiera - Nafarroako Artxibo Garaikidea
Zerbitzuak

Kontsultak
Artxiboaren eginkizunetako bat da dokumentuak ekoizpen unitateei uzteko aukera bermatzea, kontsultarako nahiz mailegurako, eta interesdunei eta herritarrei dokumentazioa eskura jartzea, kasuan-kasuan aplikatzekoa den araudiaren arabera.
Kontsultatu beharreko dokumentazioari buruzko aholkularitza eskatzeko, jar zaitez harremanetan Nafarroako Artxibo Garaikidearekin.
Telefonoa:
848 42 97 27
Helbide elektronikoa:
archivo.administracion.consultas@navarra.es

Liburutegi osagarria
Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko kide da, eta haren funtsak katalogo kolektiboaren bidez kontsultatzen ahal dira. Batez ere lege eta administrazio arloko bibliografia dauka. Halaber, badu artxibo tekniketan espezializaturiko material bibliografikoa.
Ale batzuk Nafarroako Liburutegi Digitalean (BINADI) kontsultatzen ahal dira.

Erreprografia
Herritarrek dokumentazioaren kopia eskuratzeko eskubidea dute, kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriaren arabera eta kopiagintza zerbitzuaren erabilera arautzen duten jarraibideekin bat.
Artxiboan kopiagintza sistema hauek daude: fotokopia (A4 eta A3) eta digitalizazioa (A0 arte).
Dokumentuen kopia eskatzeko, beharrezkoa da eskabide bat egitea eta kasu bakoitzean aplikagarri diren tasak ordaintzea —martxoaren 12ko 62/2002 Foru Aginduaren bidez onartuak (2002/04/15eko 46. NAO)—.
Berriak
Jarri harremanean Nafarroako Artxibo Garaikidearekin
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:30 |
Tokia
Zaragozako errepidea, 3. Km., 3. solairua
(Superser eraikina),
31191 Cordovilla (Galar), Nafarroa