Gizarte inklusiorako, gazteen bermerako eta pobreziaren aurkako borrokarako estatuko programa

Urte anitzeko deialdia (2024-2025)

Oinarrizko informazioa

Esparru honetako jarduketak garatzeko hautatu diren entitateak: Nafarroan Gizarte Inklusiorako, Gazteen Bermerako eta Pobreziaren aurkako Borrokarako Estatuko EGIF+ Programa (EGIF 2023-2029).

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean araubidea ezartzea lan aktibaziorako ibilbide pertsonalizatuak egiteko dirulaguntzak emateko, haien jarraipena egiteko eta kudeatzeko, pertsonak lan merkatuan aiseago sar daitezen eta hor jarrai dezaten.

Aurkeztekoak diren proiektuen esku hartze nagusia lan aktibaziorako ibilbide pertsonalizatuetan laguntzea izanen da, eta programak irauten duen bitartean eginen dira.

Dirulaguntza eskatzea:

Fitxa honetako Tramitazioa atalaren bidez beteko da ("Eskatu" botoia sakatuz), eta 9.1 oinarrian adierazitako dokumentazioa eta hurrengo eranskinak gehitu beharko dira. Ezarritako ereduari jarraituz bete behar dira:

  • Adierazpena, xede berbererako laguntzei buruzkoa, edo, betiere, jakinarazteko laguntza horien zenbatekoak ez duela gainditzen onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua: III. eranskina.
  • Adierazpena, jakinarazteko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen direla: IV. eranskina.
  • Proiektuaren memoria: V. eranskina.
  • Adierazpena, teknikarien esperientziari buruzkoa, baloratzeko 11. oinarriko 4. irizpidea: VI. eranskina.
  • Adierazpena, erakundearen esperientziari buruzkoa, baloratzeko 11. oinarriko 5. irizpidea: VII. eranskina.

Tramitazioa

Epea: 24/09/13 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/09/13 - 25/12/31

Jarraibideak:

Agiria.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua
Telefonoa: 848 421 665
Posta elektronikoa: orientacion@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.