Eraikinen birgaitze energetikorako laguntzak (MRR Eraikinak)

Europar Batasunak finantzatzen ditu, Next Generation EU funtsen bidez

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak edo juridikoak, jabeen erkidegoak, administrazio publikoak eta sozietate publikoak.

Laguntzak ematen dira energia-efizientzia hobetu dutela edo eraikinak birgaitu dituztela egiaztatzen duten jarduketetarako. Arreta berezia jarriko zaio bizitegi kolektiboko tipologia duten eta nagusiki bizitegi-erabilerakoak diren eraikinetako inguratzaileari.

20 urtetik gorako antzinatasuna duten era guztietako etxebizitzek (familia bakarrekoak edo kolektiboak) eskuratzen ahal dituzte.

Energia ez-berriztagarriaren kontsumoa gutxienez % 45 murriztea eta urteko energia-eskari globala gutxienez % 25etik % 35era bitartean murriztea (klima-zonaren arabera).

Beheko solairua etxebizitzatzat hartuko da.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren eta amaitu gabe dauden jarduketak lagunduko dira diruz. 26 hilabeteko epea ezarri da obrak bukatzeko, laguntza ematen denetik hasita.

Energia primarioaren kontsumo ez-berriztagarriaren adierazlea gutxienez % 45 murriztea ekarri beharko du, ziurtapen energetikoari dagokionez, eta urteko energia-eskari globala gutxienez % 35 murriztea D eta E zona klimatikoetan eta % 25 C, zona klimatikoan (Eraikingintzaren Kode Teknikoaren klima-sailkapenaren arabera).

Kalteberatasun ekonomikoko egoeran dagoen pertsona definitzeko taula.

Laguntzak banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera. 

  • 255/2023 Ebazpena, zeinaren bidez aldatzen baita lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdirako baimendutako gastuari egotzitako urteko zenbatekoa, eta zenbatekoa gehitzen baitzaizkio.
  • 901/2022 Ebazpena, lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko dirulaguntzen deialdia eta dirulaguntza horien oinarri arautzaileak onesten dituena ("Edificios MRR 2023").
  • 140/2022 Ebazpena, dirulaguntzen deialdia onesten duena.
  • 853/2021 Errege Dekretua, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitza sozialetarako laguntza programak arautzen dituena.
Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa:  848 427 570
Helbide elektronikoa: rehabilita@navarra.es
Deialdiei buruzko informazioa Nafarroako Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoetan (EEBB).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.