Nafarroako eraldaketarako nekazaritza sozietateak erregistratzea

Oinarrizko informazioa

  • Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen (ENS).
  • Haien sustatzaileak.

ENSak helburu ekonomiko-sozialeko sozietate zibilak dira, honako hauek egiteko eratuak: nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako produktuak ekoizteko, eraldatzeko eta merkaturatzeko; landa ingurunean hobekuntzak egiteko; nekazaritza sustatu eta garatzeko, eta helburu horri laguntzen dioten zerbitzu komunak emateko.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea eta aztertzea.
  • Hala badagokio, akatsak zuzentzeko errekerimendua egitea.
  • Inskripzioa onartzea edo ukatzea, dagokionaren arabera.
  • Nafarroako ENSen Erregistroan inskribatzea.

Alta emateko:

Aldaketak egin edo baja emateko:

Informazioa eskatzeko:

  • Eskabidea, eskatzen den informazioa eta informazio hori eskuratzeko modua zehaztuz: ziurtagiria egitea, fotokopia kautotua, informaziorako ohar soila edo informazio horren adierazpena.

Tramitazioa

Epea:

Urte osoan zehar eska daiteke.

Arretarako eta kontsultak egiteko, eskatu hitzordua honako telefono zenbakira deituta: 848 427 918.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kooperatiben, Lan Sozietateen eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroak dauden eraikinean ez dago herritarrentzako erregistro bulegorik. Hortaz, eskaera tramitatu behar da herritarrentzat zabalik dauden erregistroetan eta honako esteka honen bitartez: Aurretiko hitzordua erregistroetarako eta Herritarren Arretarako bulegoetarako.

Epea:

Urte osoan zehar tramita daiteke.

Arretarako eta kontsultak egiteko, eskatu hitzordua honako telefono zenbakira deituta: 848 427 918.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Kooperatiben, Lan Sozietateen eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroak dauden eraikinean ez dago herritarrentzako erregistro bulegorik. Hortaz, eskaera tramitatu behar da herritarrentzat zabalik dauden erregistroetan eta honako esteka honen bitartez: Aurretiko hitzordua erregistroetarako eta Herritarren Arretarako bulegoetarako.

Epea:

Kontabilitate-liburuak ekitaldi ekonomikoko urteko kontuak onartu eta bi hilabete igaro baino lehen aurkeztuko dira, eginbiderako.

Gainerako liburuak gutxienez urtean behin aurkeztu beharko dira, eginbiderako (betiere aurreko eginbidearekiko aldaketak badituzte).

Jarraibideak:

Aplikazio telematiko honen bidez, betetako liburuak soilik izapidetu daitezke (ez liburu zuriak).

Eraldaketako Nekazaritza Sozietateek (ENS) liburu hauek eduki behar dituzte, ordenan eta eguneratuta:

  • Bazkideen erregistro-liburua
  • Batzar Nagusiaren akta-liburuak
  • Zuzendaritza Batzordearen akta-liburuak
  • Kontabilitate-liburuak: liburu egunkaria, inbentarioen liburua eta balantzeak

Oharrak:

Aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko eta eskatutakoa eta haren egoera kontsultatzeko, bai eskatzaileari, bai aurkezleari/ordezkariari. Liburuak bideratu ondoren, deskargatu eta gorde egin daitezke.

Aplikazioaren komunikazioak adierazitako helbide elektronikoen bidez egiten dira; horregatik, funtsezkoa da dauden helbide elektronikoak eta baliozkoak adieraztea.

Epea:

Urte osoan zehar eska daiteke.

Jarraibideak:

  • Ohar soila behar da Ziurtagiri Digital Elektronikoa berritzeko eta beste tramite batzuk egiteko.
  • Eskatu ohar soila honako helbide elektronikoaren bidez: ecsocial@navarra.es (“Eskatu” botoia). Bertan honako hauek adierazi behar dira:
    • Erakundearen izena
    • IFZ

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea, 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoak: 848 424 555 / 848 427 918
Posta elektronikoa: ecsocial@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Sociedades Agrarias de Transformación de Navarra (SAT)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.