Eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak

Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntzak, birgaitzea babestutzat kalifikatu ondoan

Oinarrizko informazioa

Honako hauek jotzen dira birgaitzearen sustatzailetzat:

  • Etxebizitza ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen duten etxejabeak
  • Auzokideen erkidegoak
  • Errentariak, jabearen baimenarekin

Sarrera
Diruz laguntzen dira eraikinak edo etxebizitzak hobetzeko birgaitze-obrak, honako hauek barne:

  • Eraikinaren segurtasuna eta egoera ona. 
  • Energia aurreztea.
  • Etxebizitzaren bizigarritasuna hobetzea.
  • Irisgarritasuna.
  • Etxebizitzak 120 m2-ra arte handitzea. 
  • Etxebizitza berriak sortzea lehendik dauden etxebizitzak eta lokalak zatitzean edo batzean. 
  • Berokuntza zentraleko sistemen efizientzia hobetzea. 

Ez dute dirulaguntzarik jasoko etxebizitzen edo eraikinen barruko akaberek, salbu eta eraikina babesteko obrengatik beharrezkoa bada.

Baldintzak:

  • Etxebizitzak ohiko bizileku iraunkorra izan behar du.
  • Eraikinak 25 urte baino gehiago izan behar ditu.
  • Aurrekontuak 2.000 eurotik gorakoa izan behar du etxebizitza bakoitzeko.  
  • Obrek hasi gabe egon behar dute. Behin-behineko kalifikazioaren datatik zenbatuta, sei hilabeteko epean hasi behar dira, eta 36 hilabeteko epean amaitu.
  • Aurrekontu babesgarria 15.000 eurotik gorakoa ez duten obra txikien kasuan, obrei ekiten ahal zaie behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkeztu eta gero, kalifikazio hori lortu gabe.
    • Obrak amaitzeko gehieneko epea 9 hilabetekoa izanen da behin-behineko kalifikazioaren eskaera aurkezten den egunetik.
    • Behin betiko kalifikazioa eskatzeko gehieneko epea 12 hilabetekoa izanen da egun beretik; ez da luzapenik onartuko.
  • Dirulaguntza emateko, kontuan hartuko dira sustatzailearen familiaren diru-sarrera haztatuak, sustatzailearen adina eta eraikinaren antzinatasuna (araudian ezarritako betebeharren arabera). 

Prozeduraren urratsak: 

  1. Laguntza eta behin-behineko kalifikazioa eskatzea. Aldi berean egiten dira. 
  2. Birgaitze-obrak egitea.
  3. Behin betiko kalifikazioa (behin-behineko kalifikazioaren eta behin betikoaren arteko gehieneko epea 36 hilabetekoa da, obra txikietan izan ezik).
  4. Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena.

Eskualdatuz gero (heriotzagatik izan ezik), behin betiko kalifikazioa eman zenetik 10 urte iragan baino lehen, lortutako laguntzak itzuli beharko dira.

Dirulaguntza motak:
1. Partikularrentzako dirulaguntzak
Laguntzak familiaren diru-sarreren araberakoak dira, errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasunaren indizea (SARA) kontuan hartuta. Kontsultatu SARA indizearen kalkulagailuan.

Eraikinaren edo onuradunaren ezaugarriak Errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasuna halako 2,5, gehienez Errenta egokiagatiko erosahalmen-nahikotasuna halako 3,5, gehienez

25-50 urteko eraikina

%10 %5

50 urte baino gehiagoko eraikina

%20 %10
35 urtetik beherakoak edo 65 urtekoak edo hortik gorakoak %45 %30
Etxebizitza egokitzea % 40ko desgaitasuna edo handiagoa duen norbaitentzat  %50 %40
Lehentasunez birgaitu beharreko arean dauden eraikinak %45 %30
Esku-hartze orokorreko proiektu batean sartutako eraikinak %50 %40

 

Dirulaguntza hau handitzen ahalko da, kasu hauetan (ezin dira metatu):    

  • Familia ugaria, kategoria orokorra: % 5 gehiago
  • Familia ugaria, kategoria berezia: % 10 gehiago
  • Terrorismoaren biktimak, etxebizitza egokitzeko: % 5 gehiago
  • Genero-indarkeriaren biktimak: % 5 gehiago
  • Gizarteratze-errenta jasotzen duten familia-unitateak: % 5 gehiago

2. Auzokideen erkidegoentzako dirulaguntzak, eraikinak birgaitzeko obrak egiteko. Bi motatakoak izan daitezke:

  • Auzokideen erkidegoentzako laguntzak, 25 urte baino gehiagoko eraikinetan oztopoak kentzeko.

 

Jarduketa mota Laguntzaren ehunekoa Gehieneko dirulaguntza, etxebizitza bakoitzeko
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kentzeko %60  10.000 euro (13.000 euro, 11 etxebizitza baino gutxiagoko eraikinetan)
Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kentzeko %40% 6.000 euro
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kendu gabe %40% 7.000 euro
Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kendu gabe %20% 3.000 euro
Integrazio globaleko proiektuak % 5 gehiago  

 

  • Auzokideen erkidegoentzako laguntzak, inguratzaile termikoa edo energia-efizientzia hobetzeko 25 urte baino gehiagoko eraikinetan.
Jarduketa mota Laguntzaren ehunekoa Gehieneko dirulaguntza, etxebizitza bakoitzeko
Eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzea %50 12.500 euro
Inguratzaile termikoa hobetzea esku-hartze orokorreko proiektuetan %50 14.000 euro
Instalazio termiko zentralizatuen efizientzia hobetzea %40 6.000 euro
Etxebizitzen barrengo berokuntza-instalazioari eraztunak jartzea kontagailua instalatzeko %20 3.000 euro

 

3. Alokairura bideratutako etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak.

Eraikin mota Laguntzaren ehunekoa Gehieneko zenbatekoa
50 urte baino gehiagoko eraikina, lehentasunez birgaitu beharreko area batean dagoen % 40 428,63 euro, metro koadro erabilgarriko
25 urtetik gorako eraikina, lehentasunez birgaitu beharreko area batean dagoena % 11 115,40 euro, metro koadro erabilgarriko
50 urte baino gehiagoko eraikina % 22 230,80 euro, metro koadro erabilgarriko
25 urte baino gehiagoko eraikinak eta etxebizitzak % 11 115,40 euro, metro koadro erabilgarriko

 

Alokairura bideratutako etxebizitzen birgaitze babestuak baldintza espezifiko hauek bete behar ditu: 

  • Urteko errenta ezin da izan azalera bereko babes ofizialeko etxebizitza baten prezioa baino handiagoa.
  • Gehieneko dirulaguntza 12.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakoitzeko.
  • Etxebizitza alokatuta dagoela justifikatu behar da, behin betiko kalifikazioa lortzen denetik urtebete iragan baino lehen.
  • Etxebizitzak gutxienez 10 urterako alokatu behar dira.
  • Errentariak alokairua eteten badu, errentatzaileak aukera du etxebizitza berriz alokatzeko, dirulaguntza itzultzeko edo etxebizitza alokairuen poltsan sartzeko.
  • Ulertuko da etxebizitza ez dagoela alokatuta, baldin eta PFEZaren aitorpenean ez bada agertzen diru-sarrera gisa.

4. Amiantoa kentzeko dirulaguntza osagarriak.
1.000 euroko laguntza, etxebizitza bakoitzeko, eta gehienez 18.000 euro eraikin bakoitzeko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Birgaituko den etxebizitza zein tokitan dagoen, eremu horri dagokion etxebizitza eta eraikinak birgaitzeko bulegoan (EEBB) aurkeztu behar da kalifikazio-eskaera, behar diren agiriekin batera.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 420 042
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.