(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Obra orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Obrei ekin ahal izateko, normalean jabeen batzarrean onetsi behar dira. Onesteko behar den gehiengoa obra motaren araberakoa da.

Funtsean bi motatako obrak daude:

Presako konponketa obrak

Berehala eta presaz egin beharreko obrak egiteko ez da beharrezkoa aldez aurretik jabeen erkidegoaren batzarra egitea. Hori bai, egiten den hurrengo batzarrean onetsi beharko dira obra horiek.

Berritzeko edo ordezteko obrak

Bi mota bereizten dira:

  • Eraikinaren iraupena, kontserbazioa, biziegokitasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna bezalako helburuak dituzten obrak.
    Obra hauek ezin dituzte aldatu elementu komunen oinarrizko ezaugarriak, eta edozein jabek eskatzen ahal ditu. Eraikineko azpiegiturak zaharkituta gelditu diren kasuak dira. Adibidez, uraren, gasaren edo argindarraren hodiak aldatzen direnean.
  • Eraikinaren kontserbazioa, biziegokitasuna, segurtasuna eta irisgarritasuna helburutzat ez dituzten obrak.
    Ezein jabek ezin du exijitu horrelako obrarik egiteko. Baliagarriak izan daitezkeen arren, haien helburua da egoera onean dauden elementu komunetan aldaketak egitea asmo estetikoarekin edo eraikina apaintzeko xedez.

Bestalde, ezgaitasuna edota hirurogeita hamar urtetik gorako adina duen pertsonaren bat etxean bizitzen, lanean edo zerbitzu altruista nahiz borondatezkoetan daukaten jabeek hala eskatuz gero, erkidegoa beharturik egonen da behar diren irisgarritasun obrak egitera ezgaitasuna edo adin handia duen pertsona horrek elementu komunak erabili ahal izan ditzan, edo kanpoarekiko komunikazioa erraztuko dioten gailu mekaniko eta elektronikoak jartzera.

  • Zer nolako obrak egin behar diren erabakitzeko garaian desadostasunak azaltzen badira, jabeen batzarrak ebatziko ditu. Halaber, interesdunek arbitrajea edo irizpen teknikoa eskatu ahal izanen dute legez ezarritako eran.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa