(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Erabaki mota bakoitzerako behar den gehiengoa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Aho batez

Estatutuak edo funtzionamendu arauak onesteko edo haietan aldaketak egiteko.

Jabe guztien hiru bostenak (partaidetza kuoten hiru bostenak ere ordezkatu behar dituzte).

Eraikineko zerbitzu komunen bat ezartzeko edo kentzeko: igogailua, atezaina, zaintza zerbitzua, garbiketa zerbitzua, lorezaintza, eraikineko eraginkortasun energetikoa edo hidrikoa hobetzeko ekipamendu edo sistemak, eta beste edozein zerbitzu komun, baita horretarako erkidegoaren estatutuak aldatu behar badira ere. Eta berariaz ezarritako erabilerarik ez duten elementu komunak alokatzeko.

Araubide bera aplikatuko zaie higiezinean berariazko erabilerarik ez duten elementu komunak errentan emateari eta higiezinaren eraginkortasun energetikoa edo hidrikoa hobetzeko ekipoak edo sistemak jartzeari edo kentzeari.

Jabe guztien herenak (partaidetza kuoten heren bat ere ordezkatu behar dute).

  • Telekomunikazioetako azpiegitura komunak jartzeko edo egokitzeko.
  • Eguzki energia edo bestelako energiak baliatzeko sistema komunak edo pribatiboak jartzeko edo egokitzeko.
  • Eraginkortasun energetikoa edo hidrikoa hobetuko duten ekipamendu edo sistemak instalatzeko, horien aprobetxamendua pribatiboa denean.

Erabakia hartzerakoan aldeko botoa eman ez duten jabeei ezin zaie instalazioen kostua ordainarazi. Geroago zerbitzu horiek erabili nahi badituzte, baimena eman ahalko zaie, baldin eta instalazioaren unean ordaindu beharko zuketen kostuaren zatia ordaintzen badute, eguneratuta.

Gehiengo soila, hau da, jabe guztien erdiek baino gehiagok aldeko botoa ematea (partaidetza kuoten %50 baino gehiago ere ordezkatu behar dute).

  • Oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak egiteko edo helburu bera duten zerbitzu komun berriak ezartzeko, baita erkidegoaren estatutuak edo eraketa-titulua aldatu beharra dagoenean ere.
  • Gainerako erabakietarako.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa