(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Jabeen batzarra

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Jabeen batzarrean hartzen dira erkidegoari eragiten dioten erabakiak.

Eginkizunak

  • Lehen aipatutako karguetarako pertsonak izendatzea eta kargutik kentzea, eta jabeek haien jardunaren kontra egin ditzaketen erreklamazioak ebaztea.
  • Aurreikus daitezkeen gastuen eta diru sarreren plana eta dagozkion kontuak onestea.
  • Aurrekontuak onestea, baita finkako konponketa obra guztien exekuzioa ere, obra arruntak nahiz bereziak izan, eta administratzaileak hartzen dituen presako neurrien berri jasotzea.
  • Estatutuak onestea edo aldatzea eta barne erregimeneko arauak zehaztea.
  • Erkidegoaren interes orokorreko gainerako gaietan esku hartu eta erabakiak hartzea, guztien zerbitzua hobetzeko behar diren edo komeni diren neurriak hartuz.

Batzar arrunta eta berezia

Jabeen batzarra urtean behin gutxienez bildu behar da aurrekontua eta kontuak onesteko (batzar arruntak), eta beste edonoiz bildu behar da hala eskatzen badu lehendakariak, jabeen laurdenak edo guztira partaidetza kuoten %25 biltzen duen jabe multzoak, edo jabe guztiek elkartu eta hala erabakitzen dutenean (batzar bereziak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa