Zurezko erainkuntzarako fabrika bat paratuko dute Agoitzen, 9 milioiko inbertsioarekin - NaGreen
Zurezko erainkuntzarako fabrika bat paratuko dute Agoitzen, 9 milioiko inbertsioarekin
Foru Gobernuak eta Madergia zur-enpresak akordio bat lortu dute lantegi berri bat ezartzeko, eraikuntza jasangarria Nafarroako baso-agendarekin lotzen duena
Eraikuntza jasangarriaren esparruan, zura egiturazko elementu arkitektoniko gisa darabilen fabrika bat paratuko dute Agoitzen. Honen bidez, eraikuntza jasangarria bertako zura erabiliz egingo da, Nafarroako basoen aprobetxamendua eta kudeaketa oinarri hartuta. Hala, zura ez dute Europako iparraldeko herrialdeetatik edo Austria bezalako herrialdeetatik ekarriko.
Helburu horri jarraiki, Nafarroako Gobernuak eta Madergia enpresak akordioa lortu dute Agoizko industrialdean zurezko eraikuntza-fabrika berri bat ezartzeko, Nafarroako baso-agendarekin, eraikuntzaren sektorearen industrializazio-prozesuarekin eta Agoizko eta eskualdeko industria-biziberritzearekin bat datorrena.
Lantegia martxan jartzeak 9 milioi euroko inbertsioa ekarriko du – ekarpen publikoaren eta pribatuaren artean –, eta zuzeneko 30 lanpostu inguru eta zeharkako beste hainbeste sortzea aurreikusten du. Nasuvinsa elkarte publikoak bere jabetzako lursail batean paratuko du eraikina, gero Madergiari alokatuko diona.