Zer bota behar dugu errefusaren edukiontzietan? - NaGreen

Zer bota behar dugu errefusaren edukiontzietan?

2021ean 150.000 tona errefusa-hondakin sortu ziren Nafarroan, hau da, berreskuratzeko zailak diren 225 kilo zabor baino gehiago biztanle bakoitzeko. Neurri handi batean aprobetxatu ezin diren eta zabortegian lurperatuta amaitzen duten hondakin nahasiak dira, likido lixibiatuak eta gas metanoa (berotegi-efektuaren sorreran gehien eragiten dueña) sortzen dituztenak.

Beraz, mankomunitate bakoitzaren arabera berdeak edo grisak izan ohi diren errefusaren edo gainerako hondakinen edukiontzietan, aprobetxatzeko zailak edo aprobetxatzen ez diren hondakinak baino ez dira utzi behar, hala nola:

  • Zelulosa-hondakinak (konpresak, pixoihalak, maquillaje-kentzaileak, etab.)

  • Garbiketa-produktuak (toallitak, makillatxoak, hortzetako eskuilak…)

  • Etxeko sendaketen hondakinak (apoak, bendak, maskarak eta eta bestelakoak)

  • COVIDaren aurkako babes-materiala (maskarak, antigenoak edo eskularruak)

  • Ekortze-hondarrak

  • Animalien gorotzak

  • Platerak, kopak, kristalezko edo zeramikazko edalontziak

  • Tabako-zigarrokinak

08-ago-2022 6:00:00