Bizikletak konpondu eta mantentzeko diru-laguntzak eska daitezke dagoeneko, bizikleten erabilera sustatzeko

Joan den maiatzaren 16tik 2.000 bizikleta baino gehiago konpontzeko

Joan den maiatzaren 16tik 2.000 bizikleta baino gehiago konpontzeko eta mantentzeko laguntzak eska daitezke, bizikleta horien erabilera sustatu eta suspertzeko. Aurtengo deialdiak 100.000 euroko aurrekontua du, eta, berritasun gisa, haurrentzako aulkiak eta atoiak erosi eta instalatu ahalko dira, familien artean mugikortasun jasangarria bultzatzeko.

Laguntzak gehienez 50 eurokoak izango dira pertsona eta bizikleta bakoitzeko, eta maiatzaren 16tik irailaren 30era bitartean eska daitezke. 2020ko edo 2021eko kanpainen onuradunek ezin izango dute edizio honetan parte hartu. Konponketa horiek kanpainari atxikitako Nafarroako 34 tailerretako batean egin beharko dira. Tailer horien zerrenda webgunean (LINK: https://reactivatubici.navarra.es/eu/) kontsulta daiteke, gaztelaniaz zein euskaraz. Bestalde, tailerrek gehienez lau hilabete izango dituzte konponketak egiteko, urriaren 31 baino lehen. Erabiltzaileek beren eskaeraren egoera telematikoki kontsultatu ahal izango dute.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, sustatutako deialdia da hauxe, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren barruan dagoena.

25-may-2022 8:37:00