Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. Azoka - NaGreen
Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. Azoka
Irailaren 3an eginen da Iruñean
Tomate zaharraren festa Iruñera itzuliko da. Datorren larunbatean, irailak 3, Nafarroako hiriburuak Tomate zahar, lokal eta ekologikoaren VII. Azoka eta lehiaketa ospatuko du Iruñeko EKOmerkatuan. Aukera ezin hobea tomateak maite dituzten pertsona guztientzat, tomate mota ugari dastatu eta ezagutu ahal izateko: Idi-bihotza, Rosa, Tuterako Itsusia, Moratua, Krimea Beltza, etab. Gainera, tomate zaharraren lehiaketa berreskuratuko da eta tailerrak eta erakusketak izango dira produktu izarraren inguruan.
30-ago-2022 6:00:00