Esterenzubi eta Orbaizeta artean Pirinioak zeharkatzen dituen tokiko bizikleta-ibilbideari bultzada

Tokiko garapena lagutzea xede duen Bicimugi proiektuak Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak lotzen ditu EuroVelo 3 azpiegiturarekin, 200 kilometrotan

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak eta Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamentuko presidenteak konpromiso bat sinatu dute Pirinioak zeharkatzen dituen EuroVelo 3 ibilbidearen zatiari bultzada emateko – Esterenzubi eta Orbaizeta herrien artean, Nafarroa Behe eta Garaiko herriak, hurrenez hurren –. Bicimugi mugaz haraindiko proiektuak, 4 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa dauka eta landa-ingurunearen garapena du xede.
Bicimugi proiektuaren ardatza Nafarroa eta Pirinio Atlantikoen artean bizikleta-ibilbide bat garatzea izan da. Zehazki, EuroVelo 3 bide-azpiegituraren barruan dagoen tarte honetan, zatirik handiena - 205 kilometro inguru - , Nafarroari dagozkio.

Proiektuaren helburua da landa-eremuetan eta mendi-eremuetan bizikletaz mugitzea sustatzea, ingurumena errespetatzen duten eta karbono gutxi isurtzen duten garraio-sistemak garatuz eta hobetuz, eta, bide batez, eskualde osoan jarduera eta lurralde-dinamizazioa bultzatuz.

05-jun-2022 12:44:00