REthinkWASTE formazioa Iruñean, hondakinen kudeaketari buruz, urriaren 18an

Sortzearen araberako ordainketa eta Ezagutza bidezko sorkuntza aztertuko dira jardunaldian 

Datorren asteartean, urriaren 18an, REthinkWASTE - Sorrearen araberako ordainketa eta ezagutza bidezko sorkuntza  formazioa egingo da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (González Tablas kalea, 9). Jardunaldia 10:30etik 16:15era izango da.

REthinkWASTE proiektua EBko LIFE Programak finantzatzen du. Bere helburu nagusia udal tarifa-sistemak birpentsatzea eta hiri-hondakinen gobernantza hobetzea da, Sortzearen araberako ordainketa (PxG gaztelniazko sigletan) + Ezagutza bidezko sorkuntza (GxC gaztelniazko sigletan) ikuspegian oinarritutako eredu berritzaile baten bidez.

 

Zertan dautza?

  • Sorreraren araberako ordainketa-eskemak (PxG) "kutsatzen duenak ordaintzen du" printzipioan oinarritzen da. Tarifa dinamiko bat aplikatzen diete hondakinen sortzaileei, sortutako hondakinen benetako kopuruaren arabera, eta pizgarriak eskaintzen dituzte hondakin birziklagarriak biltzeko eta jatorrian bereizi gabeko hondakinak murrizteko. Helburua da hondakinen sorrera prebenitzea, berrerabiltzea eta jatorrian hobeto bereiztea ekonomikoki erakargarriak izatea.
  • Ezagutza bidezko sorkuntza (GxC) kontzeptu berritzailea da, eta udal-hondakinak murriztea eta gaikako bilketa handitzea du helburu, ezagutzan eta pertsuasioan oinarritutako ikuspegi baten bidez. Ideia da herritarrek gaikako bilketari dagokionez dituzten ohiturak hobetu daitezkeela, etengabe eta egoki informatzen bazaizkie, teknologia eta ludifikazioa konbinatuz, informatzaileekin bilera pertsonalak eginez eta onura ekonomiko eta sozial batzuk lortuz.

 

  • Helburua da hondakinen gaikako bilketa handitzea, biztanle bakoitzeko hondakinak murriztea eta berreskuratze-indizea handitzea, eta, aldi berean, etxeetako hondakinen sorreraren batez besteko faktura murriztea.


Programa

10.30 – 11.00: Ongietorria. Nafarroako estrategia eta politiken laburpena: Raul Salanueva, Hondakinen Ataleko burua, Nafarroako Gobernua.

11.00 – 11.45: REthinkWASTE proiektuaren aurkezpena, PxG/GxC-ren printzipioak eta ordainagirien estrategia + Sant Just esperientzia: Ezagutza bidezko belaunaldia; Michele Giavini, ARSA.

11.45 – 12.30: Autoebaluaziorako tresna eta material didaktikoa: aurkezpena eta ariketa; Rubén López, ARC.

12.30 – 12.50: Zaldibiako esperientzia: hondakinen sorreran oinarritutako hobari tasa; Eztitxu Mujika/Mikel Luloaga, Zaldibiako Udala.

12.50 – 13.10: Erabakiari laguntzeko tresna; Michele Giavini, ARSA.

13.15 – 14.30: Bazkaria.

14.30 – 14.55: Usurbilgo esperientzia; Ibon Goikoetxea, Usurbilgo Udala

14.55 – 15.25: Tasa Justuaren sistemaren egoera Katalunian; Teresa Guerrero, KAE

15.25 – 15.45: Zamudioko esperientzia; Igotz Lopez, Zamudioko alkatea

15.45 – 16.15: Eztabaida eta iritzi trukaketa; moderatzailea: Michele Giavini

Jardunaldian parte hartzeko izena eman formulario hau betez.

14-oct-2022 7:31:00