'Ingurumenaren hobekuntza eta baliabideen eraginkortasuna' proiektuaren emaitzak - NaGreen

'Ingurumenaren hobekuntza eta baliabideen eraginkortasuna' proiektuaren emaitzak

Ekainaren 23an, ostegunarekin, aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekitaldi aretoan

LCA4Regions - Ingurumenaren hobekuntza eta baliabideen eraginkortasuna proiektuaren lehen fasea amaitu ondoren, bihar, ekainak 23, ostegunarekin, 11:00etatik 12: 00etara, jardunaldi bat egingo da azken hiru urte hauetako emaitzak eta 2023ko uztailera bitartean egingo diren ekintza-planak partekatzeko.

Bizi-zikloaren analisia (BZA) metodologiari esker, produktu edo zerbitzu batek bere bizitzako etapa guztietan ingurumenean izan ditzakeen eraginak modu objektiboan zenbatu eta ebaluatu daitezke.

 

Jardunaldia aurrez aurre egingo da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekitaldi aretoan. Era berean, modu birtualean parte hartzeko aukera egongo da esteka honetan.

LCA4Regions Interreg Europe programak finantzatutako proiektu europarra da, eta bizi-zikloaren metodologiak aplikatuz ingurumen-politikako tresnak modu eraginkorragoan ezartzen laguntzea bilatzen du.

22-jun-2022 12:45:00