Nurenbergeko Biofach elikadura ekologikoaren azokan Nafarroako standean parte hartzeko epea zabalik

Ekitaldia 2023ko otsailaren 14tik 17ra egingo da, eta “Navarra Bio” standean 10 enpresa izango dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera

Irailaren 16ra arte zabalik dago Nurenberg hirian (Alemania), 2023ko otsailaren 14tik 17ra egingo den Biofach elikadura ekologikoaren azokan Nafarroak duen stand bateratuan parte hartzeko epea. Merkataritza sustatzeko ekintza hau Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak antolatu du, Nafarroako Nazioarteko Planaren esparruan, eta 10 leku eskaini ditu. Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. 

29-ago-2022 11:03:00