Nafarroak 121.000 kilo sendagai birziklatzen ditu urtean, Estatuko lehen postuan kokatuz

Bildutako kopuruaren ia %100 birziklatzen da, eta ondorioz, ingurumena gutxiago kutsatzen da

Nafarroak 121.000 kilo medikamentu birziklatu ditu aurten, eta, ondorioz, Foru Erkidegoa Estatuko lehen postuan aurkitzen da hondakin farmakologikoak bildu eta birziklatzeari dagokionez. Hala jakinarazi dute Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Antonio López Osasunbideako Farmazia eta Prestazioetako zuzendariordeak eta Miguel Vega SIGREko zuzendariorde nagusiak, Nafarroan SIGRE puntuak (botiketan etxeko jatorriko sendagaien ontziak eta hondarrak birziklatzeko edukiontziak) ezarri zirenetik 20 urte igaro direla gogoratzeko egindako ekitaldian.

 

Datuak

  • Bildutako 121.000 kg-etatik ia %100 birziklatzen da. %83 birziklatzen da, %17 energetikoki balorizatzen da eta %0,05 baino ez da ezabatzen errausketa bidez.
     
  • Hilero milioi bat sendagai-errezeta baino gehiago ematen dira. Medikamentu horiek kartoiz, aluminioz, plastikoz, beiraz eta abarrez osatuta daude, baina, batez ere, pertsonentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak izan daitezkeen sintesiko substantzia kimikoez. Eta kudeatu egin behar dira.
     
  • 2022ko lehen seihilekoan, Nafarrek %6 ontzi-huts gehiago (edo sendagai-hondarrak zituztenak) utzi zituzten SIGRE puntuetan, aurreko urtearen aldean.
     
  • Papera, kartoia, plastikoak, metalak eta beira bezalako ontzi-materialez osatutako 46.000 kg berreskuratu dira, eta ekoizpen-ziklora itzuli dira, lehengai berriak kontsumitzea, ura eta energia aurreztea eta berotegi-efektuko emisioak murriztea saihestuz.
     
  • Botiken 39.000 kg inguru saneamendu-sarera edo hondakinak gaika biltzeko edukiontzietara isurtzea saihestu da.
     
  • SIGRErentzat egindako azken inkesten arabera, herritarren % 91k uste du botikak zaborretara edo hustubidetik botatzea kaltegarria dela ingurumenarentzat.
     
  • %97k badakite ingurumena eta osasuna zaintzearekin lotura estua dutela, inkesta beraren arabera.
     
  • Nafarroako etxeetan botiken %86 birziklatzen dira SIGRE puntuaren bidez.
     
  • Kolektiboen artean, 55 urtetik gorako pertsonen eta gaixo kronikoen lankidetza nabarmentzen da.

  •  

Sendagaiak birziklatzearen garrantzia

  • Etxeetako botikak etxeko hustubideetatik, konketatik edo komunetik iristen dira uretara, eta hondakin-urak arazteko estazioetan erabat degradatzen ez direnez, ibai-ibilguetara isurtzen diren uretan agertzen dira. Horrek ondorio kronikoak eragiten dizkie uretako organismoei, eta, era berean, gizakiarengana irits daitezke horiek janez gero.
     
  • Farmakoak arazketa-lohietara irits daitezke. Lohi horiek tratatu ondoren, zuzenean erabiltzen ahal dira, edo konpost bihurtzen dira, nekazaritzarako edo lorezaintzarako ongarri gisa.
     
  • Medikamentuek hondakinen edukiontzietan amaitzen badute, ingurumenean ere eragin kaltegarria dute. Bai hondakina lohi edo konpost bihurtzen duen organikoaren edukiontzian botaz gero, bai ontzien edukiontzi horian botaz gero, ontzioak elikagaietarako berreskuratzen badira.

Gomez kontseilariak adierazi duenez, "Nafarroa birziklatzearekin konprometituta dagoen erkidegoa da. Medikamentuen birziklaketan ere, estatuko buru gara, ezagutu ditugun azken datuen arabera. Farmazietan SIGRE puntuak ezarri zirenetik 20 urte pasa diren honetan, datuok oso positiboak dira birziklaketan sakontzen jarraitzeko eta gogoratzeko, bidenabar, sendagaiak botiketan birziklatu ahal direla bakarrik".

16-nov-2022 8:50:00