Nafarroak Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Flora Espezieen Nafarroako Zerrenda sortu du

Bertan, arriskuan dauden Flora Espezieen Katalogo berria ezarri da

Nafarroak Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Flora Espezieen Nafarroako Zerrenda sortu du, eta, horren barruan, Arriskuan dauden Flora Espezieen Katalogo berria gaineratu du. Hori guztia Foru Gobernuak hartutako erabaki batean jasotzen da, aipatutako bi alderdiak jasotzen dituen foru dekretuaren proiektua kontuan hartuz.


Testuaren helburua da Nafarroako landarerik mehatxatuenak zaintzea. Babes Bereziko Erregimenean dauden edo Mehatxatutako Espezie Katalogoan barne hartutako espezie gehienak oso bitxiak dira gure lurraldean edota bere banaketaren esparru orokorrean; sarritan populazio oso txikitan bistaratzen dira (presentzia eremu murriztua, banakako kopuru eskasa) eta, horrez gain, euren artean isolatuta daude, beraz, zaila da truke genetiko bat gertatzea. Ezaugarri horiengatik, baldintza ekologikoen aldaketekiko bereziki sentiberak dira, euren kokaleku diren eremuetan, klima aldaketaren ondorioekiko bereziki zaurgarriak bihurtuz.

Microcnemun coralloides. El Pulguer. Argazkia: © Asun Berastegi.

 

Gainera, Babes Bereziko Erregimenean dauden Espezieen Zerrendan edota Mehatxatutako Espezieen Katalogoaren baitan datozen espezie ugari, klima aldaketaren aurrean bereziki zaurgarritzat hartu diren habitatetan garatu ohi dira, eta horien artean aipagarriak lirateke hezeguneak eta zohikaztegiak.
Nafarroako Babes Bereziko Erregimenean dauden Espezieen Zerrendan barne hartu dira bere balio zientifiko, ekologiko eta kulturalari jarraiki arreta eta babes berezia merezi duten espezieak, azpi-espezieak eta populazio basatiak. Horren arrazoia da bere berezitasuna, bitxitasuna edo mehatxu maila; baita Espainiak berretsitako nazioarteko zuzendaritzen eta hitzarmenen eranskinetan babestu bezala azaltzen diren haiek ere.


Katalogoan bi kategoria barne hartzen dira.

  • Lehenengoa, desagertze arriskuan dauden espezieen gainekoa, alegia taxon edo populazioak barne hartu dituena, bere egungo egoeraren faktore eragileak bere horretan mantentzen badira.
  • Bigarrena, espezie zaurgarrien gainekoa, zeinen barne hartzen diren etorkizun hurbil batean aurreko kategoriara pasatzeko arriskuan leudekeen taxon edota populazioak, baldin eta etorkizun hurbil batean kaltetzen ari dituzten faktoreak zuzentzen ez badira.
  •  

Galanthus-nivalis/Negu-txilintxa. Alduide mendia. Argazkia: © GAN-NIK.


Lycopodiella inundata. Aritzakun-Urritzate-Gorramendi. Argazkia: © GAN-NIK.


Orchis laxiflora. Orquídea de flores laxas. Argazkia: © Asun Berastegi.

 

11-ene-2023 12:06:00