Nafarroak haize- eta eguzki-energia ekoizteko 34 parke berri baimendu ditu, aurretik ingurumen-inpaktuaren adierazpena jaso zutenak

Guztira, 17 parke eoliko (420 MW) eta 17 eguzki-parke (894 MW) dira, hau da, 1.314 MW gehiago, egun dagoenaren bi ahalakoa

Nafarroak bi aldiz biderkatuko du energia eolikoa eta eguzki-energia ekoizteko ahalmena, energia berriztagarrien 34 parkeren baimenari esker. Instalazio horiek ekainaren 23ko 23/20 Errege Lege Dekretuak ezarritako epean eta moduan izapidetu dira, eta 1.314 MW-ko potentzia dute.

34 espedienteek Nafarroako Gobernuko organo eskudunek emandako ingurumen- eta hirigintza-bateragarritasuna dute, eta Aurretiazko Administrazio Baimenean jasota daude.

 

Parke baimendu berri horiei esker, Nafarroan 2.747 MWra iritsiko da eguzki-energia eta energia eolikoa sortzeko potentzia. Zehazki, honako hauek dira:

  • 17 parke eoliko berri, 420 MW-ko potentzia izango dutenak. Parke horietako hiruk martxan jartzeko akta dute jada. Pestriz, Serralta eta Orkoien parkeak dira.
  • 17 eguzki-parke, 894 MWko potentzia dutenak.

Organo substantiboak egin ditu izapideak, hau da, energian eskumena duen administrazioak. Nafarroaren kasuan, Garapen Ekonomikoko Departamentua arduratzen da, Industria Antolatzeko, Energia Azpiegituretako eta Meatzeetako Zerbitzuaren bitartez, zeina S4ko Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako Zuzendaritza Nagusiaren mendekoa baita.

 

28-abr-2023 9:18:00