Nafarroako tokiko ekintza taldeek bat egin dute klima aldaketaren erronkari aurre egiteko - NaGreen
Nafarroako tokiko ekintza taldeek bat egin dute klima aldaketaren erronkari aurre egiteko
Energia-trantsizioaren prozesua modu koordinatuan bultzatzea helburu duen plana aurkeztu dute
EDER Partzuergoak, Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldeak, TEDERek eta CEDERNA GARALURek landa-jasangarritasuneko proiektu bat aurkeztu dute, klima-aldaketari aurre egiteko erronkarekin. Helburu nagusia da toki-erakundeei laguntzea klima-aldaketaren aurrean egokitzea eta arintzea gauzatzeko, horretarako ekintzak planifikatuz eta gauzatuz. Nafarroako landa-guneetako 243 udalerri sartuta daude proiektu honen barruan.
"Landa jasangarritasunaren proiektua, erronka klimatikoari aurre eginez" plana, Nafarroako Toki Erakundeen arteko lankidetzan oinarrituta dago. Proiektu hori aurrera eramateko aurrekontua 231.858 eurokoa da, Landa Garapeneko Programak finantzatuta.