Nafarroako nekazari txikiek euren produktuak merkaturatu ahalko dituzte segurtasun- eta higiene-baldintza malguagoekin

Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Komertzializaziorako Bide Laburren Legea onartu du Foru Parlamentuak

Nafarroako nekazari txikiek euren produktuak merkaturatu ahalko dituzte segurtasun- eta higiene-baldintza malguagoekin. Halaxe jasotzen da Parlamentuak onartu berri duen Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Komertzializaziorako Bide Laburren Legean.

 

Lege honen helburu nagusiak dira:

  • Elikagaien merkaturatzea sustatzea, Nafarroako nekazaritza-ustiategien titularren eta azken kontsumitzaileen artean zuzenean edo bitartekari baten parte-hartzearekin, gehienez ere.
  • Legeak elikagaien segurtasun- eta higiene-baldintzak malgutzea dakar baita ere kopuru txikien salmentan, Europako, Estatuko eta eskualdeko legediak aukera ematen baitu horretarako.

Arauaren helburua da, halaber, dimentsio txikiko nekazaritza-ustiategiei laguntzea, haien bideragarritasuna hobetzea, lehiakorragoak eginez, dibertsifikazio ekonomikoa sustatuz eta gazteak sektorean sartzea ahalbidetuz.

Gainera, jatorri ezaguna, freskoa, sasoikoa eta kalitatezkoa duten tokiko produktuen eskaera gero eta handiagoa asetzea du helburu, eta herritarrek ekoizleei buruz duten ezagutza eta balorazioa sustatzea, bai eta landa-eremuetan biztanleriari eustea ere.

Malguntasun gauzatzeko, osasunaren eta landa-garapenaren arloko agintaritza eskudunek jardunbide egokien gidak egingo dituzte modu koordinatuan, eta bertan ezarriko dira ekoizpen-, lanketa-, eraldaketa- eta merkaturatze-etapetan egin beharreko egokitzapenak.

03-mar-2023 11:56:00