Nafarroako kanal fotovoltaikoa, Nafarroako ubidearen azalera eguzki-plakekin estaltzeko proiektua - NaGreen
Nafarroako kanal fotovoltaikoa, Nafarroako ubidearen azalera eguzki-plakekin estaltzeko proiektua
Honen bidez, energia garbi, berriztagarri, publiko eta jasangarria sortu ahal izango du Foru Erkidegoak
Energia berriztagarrien sustapenaren barruan, proiektu pilotu bat jarri dugu martxan: Nafarroako ubidearen azalera eguzki-plakekin estaltzea, iparraldetik hegoaldera "Nafarroako kanal fotovoltaikoa" izenpean.
Horretarako, dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura aprobetxatuko da. Hau da, aire zabalean igarotzen den kanal-zatian eraikiko da, 57 kilometro guztira. 160 MW-ko potentzia nominala izan lezake. Lehen froga pilotuan, 10 kilometroko tartea estaliko da, Nafarroako Gobernuaren eraikin publikoen energia hornidurarako erabiliko dena.
Helburua da Nafarroako Gobernuaren eraikinen erdian elektrizitate berdea bermatzea. Honen bidez, energia garbi, berriztagarri, publiko eta jasangarria sortu ahal izango du Foru Erkidegoak.
Proiektu pilotoa
Esan bezala, lehenengo fase honetan, 20 MWp-ko potentzia nominal bat instalatuko da –bakoitza 5 MW-ko lau instalaziotan-, eta horrek, batez beste, Foru Erkidegoa iparretik hegoaldera zeharkatuz, Nafarroako Ubideak aire zabalean erabilgarri dituen 57 kilometrotan zehar proiektuaren multzorako kalkulatutako potentzia totalaren % 12a suposatzen du.
Plaka fotovoltaikoek lehenengo fase pilotu honetan 10 kilometrotan zehar sortzen duten energiak Foru Erkidegoko eraikin publikoetako kontsumo elektrikoaren ia erdia estali ahal izango luke; horren aurrezkiak nahiz prezio egonkorraren bermeak, proiektuaren inbertsioaren amortizazioa erraztuko du.
“Proiektu hau, Nafarroarako egitura-ardatz bat bihur liteke burujabetza energetikoaren ikuspegitik eta urrats garrantzitsua suposatzen du kontrol publikotik, lurraldean inolako inpakturik ez izateagatik, Gobernuak bere energia berriztagarria prezio finko batekin sortu eta hornitu dezan, instalazio batekin zeinekin, bere garapen osoa kontuan hartuta, Foru Erkidegoaren egungo ekoizpena bikoizteko aukera dagoen”, adierazi du Jose Mª Aierdi, lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak.