Nafarroako Gobernuak auzoak berroneratzeko laguntzen deialdia egin du, birgaitze energetikorako Biziberri Planaren azken lerroa - NaGreen
Nafarroako Gobernuak auzoak berroneratzeko laguntzen deialdia egin du, birgaitze energetikorako Biziberri Planaren azken lerroa
Eremu zaurgarrietan lekututako bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa
Nafarroako Gobernuko Etxebizitza-zuzendaritzak auzoetarako laguntza publikoen deialdia aurkeztu du, eremu zaurgarrietan dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa eta eremu horietako espazio publikoetan hiri-berroneratzeko egintzak barne hartzen dituena. Deialdi hau, Biziberri planean jasotako sei laguntza-lerroetako azkena da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
Deialdi berri honetako auzoak toki-erakundeen proposamenen arabera aukeratuko dira. Udal bakoitzak bere esparruak proposatu beharko ditu, dagoeneko onartuta dauden Esku-hartze Globaleko Proiektuen artean. Horien artean, Foru Komunitatean programatutako birgaikuntzako bizitegi-inguruneak hautatuko dira aldez aurretik – zaurgarritzat jotzen diren auzoak edo herriak –. Bertako auzo-erkidegoek, hala eskatzen badute, gainerako laguntza-lerroen diru-laguntza osagarriak jasoko dituzte.