Nafarroako Birziklatze Zentro Birtuala itzuli da, Gabonetako kanpainarekin batera hondakinen bereizketa zuzena sustatzeko - NaGreen
Nafarroako Birziklatze Zentro Birtuala itzuli da, Gabonetako kanpainarekin batera hondakinen bereizketa zuzena sustatzeko
3Dko jokoa Viana bisitatuko du abenduaren 12an eta ondoren Tuteran, Altsasun eta Uharten eginen ditu geldialdiak
Datorren astelehentik aurrera, eta Eguberriekin bat eginez, Nafarroako Birziklatze Zentro Birtuala Foru Erkidegoko hainbat herri bisitatuko ditu berriro, Birziklatzeko zaleak, halakoxeak gara Nafarroan kanpainaren baitan.
Zehazki, abenduaren 12an Vianako Las Cañas merkataritza-gunean izango da, 13an Tuterako Puente de la Ribera merkataritza-gunean, 14an Altsasuko Iortia Kultur Zentroan eta hilaren 15etik 17ra Uharteko Itaroa merkataritza-gunean.
Birziklatze Zentro Birtualaren helburua hondakinak behar bezala bereiztea da, ondoren jokoaren bidez birziklatzeko, bereziki Gabonetan, non hondakinen sorrera nabarmen hazi den. Horregatik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak hondakinak ez sortzeko deia egin du, eta erosketak ondo planifikatzeko beharra azpimarratu du.
3Dko joko bat
Zentro birtuala 3Dko jolas bat da, birziklatze-planta bat simulatzen duena. Herritar guztiei zuzendua dago, adin-bereizketarik gabe. Jolasteko, parte-hartzaileek errealitate birtualeko betaurrekoak jarri behar dituzte, eta uhal garraiatzaile batetik igarotzen diren hondakinak hautatu behar dituzte edukiontzi egokian uzteko, hondakinaren tipologiaren eta ezaugarrien arabera.
Joko hau iazko amaieran jarri zen martxan, Hondakinak Murrizteko Europako Astea zela eta. Harrezkero, Nafarroako hainbat lekutan ibili da, merkataritza-gune, ikastetxe, kirol-ekitaldi eta abarretan, eta arrakasta handia izan du.
Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak (OPREC) sustatu du zentroa, eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoaren laguntza teknikoa izan du. Gainera, birziklatzeko zentro birtualak ReciclApp-BirziklApp aplikazioa osatzen eta indartzen du.
Elikadura alferrik galtzea murrizteko agenda
Era berean, eta Gabonetako egunekin bat eginez, gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak duela gutxi onartu duela 2022-2027 Elikadura Hondakinak Murrizteko Agenda.