Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea irakurketa errazean argitaratu du Ingurumenak

Gómez kontseilariak ANFASek egokitutako lege-testua aurkeztu du, pertsona guztiek eskuragarri izan dezaten

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea irakurketa errazera egokitua aurkeztu du gaur goizean, araua pertsona guztiek eskuragarri izan dezaten. ANFAS elkartea arduratu da egokitzapena egiteaz, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren enkarguz.


Sonia Ganuza, Irisgarritasun Kognitiboaren Bulegoko arduraduna, eta Vanesa Alonso, irakurketa errazeko testuen balidatzailea, kontseilariarekin bildu dira lan honen xehetasun eta ezaugarrien berri emateko. Bileran Pilar Álvarez Departamentuko idazkari tekniko nagusia ere izan da.

Zehazki, lan honek administrazio- eta lege-hizkera sinplifikatzen du, eta modu erraz eta zuzenean jartzen du persona ororen eskura iazko udaberrian onartu zen legearen edukia. Gainera, testu sinplifikatuak ulertzeko zailagoak izan daitezkeen hitzen esanahia jasotzen duen glosario bat dakar. Egokitutako testua ANFASeko Irisgarritasun Kognitiboaren Batzordeak frogatu du.

 

Moldatutako testua
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea irakurketa errazera egokitzearen helburua pertsona guztientzako irisgarritasuna erraztea da. Zehazki, irisgarritasun-proiektu bat da, Departamentuak ANFAS-ekin egin duena irisgarritasun-araudian jasotako konpromisoen esparruan, eta zehazki, 28ko 31/2022 Foru Legean, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonei arreta emateari eta haien eskubideak bermatzeari buruzkoan.


Irakurketa errazean dagoen legea oraingoz gaztelaniaz dago. Laster euskaraz ere egongo da eskuragarri.

03-abr-2023 9:52:00