Ingurumenak argi berdea eman die legegintzaldi honetan energia berriztagarrien 35 parke berriri, orain arte Nafarroan instalatuta zegoen potentzia bikoiztuz - NaGreen
Ingurumenak argi berdea eman die legegintzaldi honetan energia berriztagarrien 35 parke berriri, orain arte Nafarroan instalatuta zegoen potentzia bikoiztuz
Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien parke berrietarako 69 ingurumen-eskakizunen berri eman du garaiz eta behar bezala, zeinak izapidetzeko epea asteazken honetan amaitu den
Ingurumeneko Departamentuak energia berriztagarrien parke berrien 69 ingurumen-eskakizunen berri eman du, garaiz eta behar bezala. Horiek izapidetzeko epea gaur, asteazkena, amaitzen da, ekainaren 23ko 23/20 Errege Lege Dekretuaren arabera. Dekretu horren bidez, energiaren arloko neurriak eta ekonomia suspertzeko beste esparru batzuk onartzen dira.
Egun hori baino lehen, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eskatutako proiektu guztiak ebatzi ditu. Horretarako, ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpenak (DIA gaztelerako sigletan) egin ditu (50 MW-tik beherako parkeak baimentzeko edo ez baimentzeko ardura da Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko Departamentua da), edo Ministerioari dagozkion txostenak igorri dizkio, 50 MW-tik gorako parkeetan bere ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egin dezan (Ministerioari dagokio 50 MW-tik gorako parkeak baimentzea edo ez baimentzea).
Orain arte informatzeke zeuden azken parkeak Cascante II (aldeko DIA lortu du) eta Murchanteko (kontrakoa) eolikoak izan dira, eta baita fotovoltaikoak ere: Cierzo IV (Castejón), Ebro I (Tudela), El Sasillo (Cascante) eta La Nava (Tutera). Lehenengo biek aldeko DIA izan dute, El Sasillon kontrakoa eta La Navaren kasuan partzialki aldekoa.
Azken DIA hauekin, legegintzaldi honetan, Ingurumenak energia berriztagarrien 69 parkeren ingurumen-eskakizunak, eolikoak zein fotovoltaikoak, konpondu ditu, eta horietako 35 parkeri argi berdea eman die, gutxi gorabehera 1.400 MWko potentzia instalatua dutenak, azken 30 urteetan Nafarroan instalatutako guztiaren potentzia bera. Zehazki, Ingurumenak argi berdea eman die 311 MWko potentzia instalatuta duten 13 parke eolikori eta 1.117 MWko potentzia instalatuta duten 22 parke fotovoltaikori.
Azken urtean ebatzi du Ingurumenak energia berriztagarrien parke gehienen ingurumen-izapidetzea, eta, zehazki, 2022ko otsailetik gaur arte, argi berdea eman zaie 24 parkeri, 1.100 MW-ko potentzia instalatuta dutela.
Azpimarratzekoa da, Ingurumenak dagokion balorazioa eman ondoren, parke bakoitzaren baimenari buruzko azken erabakia Ekonomiaren Garapen Departamentuari dagokiola, Nafarroako Gobernuaren organo substantiboa 50 MW baino gutxiagoko parkeen kasuan, eta MITERDri 50 MW baino gehiagoko parkeen kasuan.