Ingurumenak 276.963 euro bideratuko ditu ingurumen-hezkuntzako eta -sentsibilizazioko proiektuetarako, ingurumen-boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 4an amaituko da

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 276.963 euro bideratuko ditu 2023an ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioko, ingurumen-boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 4an amaituko da.

  • Ingurumen-hezkuntzako proiektuetarako 166.178 euro guztira.
  • Ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuetarako: 110.785 euro.
  • Bi kasuetan, eskatzaile bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 9.000 eurokoa izango da.

Proiektuek ingurumen-arloko jarduerak barne hartu beharko dituzte, hala nola:

  • Kutsaduraren prebentzioa.
  • Klima-aldaketa egokitzea edo arintzea.
  • Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra.
  • Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.
  • Habitatak, ekosistemak, paisaia, biodibertsitatea eta espezie naturalak kontserbatzea. lehengoratzea eta mantentzea.
  • Natura-guneen eta -espezieen babesa eta ezagutza areagotzea.

Gainera, gai hauei buruzkoak izan daitezke:

  • Baso-kudeaketa iraunkorra.
  • Mugikortasun iraunkorra.
  • Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa edo iraunkorra.
  • Hiri-ingurunearen ingurumen-kalitatea hobetzea.
  • Animalien babesa.

 

09-ene-2023 10:48:00