Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Suaren Erabilerari buruzko Foru Agindua aldatu du - NaGreen
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Suaren Erabilerari buruzko Foru Agindua aldatu du
Helburua da baldintza meteorologiko batzuetan suteak prebenitzea
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Suaren Erabilerari buruzko Foru Agindua aldatu du baldintza meteorologiko batzuetan suteak prebenitzeko.
Testu berriak jasotzen duen berritasun nagusia honako hau da: meteoalerta-egoeretan, Estatuko Meteorologia Agentziak emandako abisu horiaren barruko "muturreko tenperatura maximoetan", baso-sastrakak garbitzeko lanak, baso-prozesagailuaren bidez zuhaitzak zurkaiztea, neguko belar-labore estentsiboak uztatzea eta paketatzea lehorreko nekazaritza-lurzatietan, eta belar-labore ez-estentsiboen uzta eta paketatzea 10 hektarea baino gehiagoko basoekin mugakide diren ureztatzeko nekazaritza-lurzatietan:
-
Ezin izango dira 14: 00etatik 18: 00etara egin.
-
10. artikuluko 5. paragrafoan eskatzen diren baliabideez gain, traktore bat eduki beharko da, suebaki-lanak edota gutxienez 1.000 litroko ur tankedun traktorea presiozko ura aplikatu ahal izateko.
-
Makineria maneiatzen duen pertsonak behaketa-lanak egiten dituen beste pertsona batekin joan beharko du, gidaria ohartu ez den ignizioez ohartarazteko.
Bestalde, Estatuko Meteorologia Agentziak igorritako abisu laranja edo gorriko meteoalerta-egoeretan, foru-aginduko 10. artikuluko 5. paragrafoan deskribatutako makineria astuna erabiltzea debekatuta egongo da meteoalerta-barruko egun bakoitzeko 00: 00etatik 23: 59ra bitartean.