Agoitzeko Biomasa-bulegoa martxan jarriko da enpresei deskarbonizazio-prozesuan laguntzeko

Aurrezpen energetikoak kalkulatzeko webgune bat sortu da, eta enpresetara bisitak egingo dira energia-iturri berriztagarri horren abantailen berri emateko

Garapen Ekonomikoak biomasa-bulego bat irekiko du Agoitzen enpresei deskarbonizazio-prozesuan laguntzeko. Departamentuak enpresen esku jarriko du bulegoa, deskarbonizazio prozesuetan laguntzeko. Horren bidez, bisitak egingo dira enpresetara, energia berriztagarriko iturri horren abantailen berri emateko.

Dagoeneko bisita daiteke biomasari buruzko webgune bat, zeinean enpresek biomasa instalatzean eskuratuko duten aurrezki energetikoa kalkulatu ahal izango duten.

Bulegoa

Biomasaren bulegoak deskarboniziora bideratutako industrian ereduaren aldaketa bultzatu nahi du. Gainera, bere ekoizpen ereduarekin irtenbiderik onena topatzeko industrien mesedetan, laguntza, aholkua eta lankidetza eskainiko ditu. Eta azkenik, bulegora etortzen den pertsona orori instalazio berrien inplementaziorako existitzen diren laguntzei buruzko informazioa ere emango zaio.

Bulegora jotzeko bi modu daude aukeran.

  • Alde batetik, enpresek bulegoa bisitatu ahal dute edo pertsonal teknikoa bere instalaziotara etortzea eskatu, biomasarekin lortu ahal dituzten aurrezkien gainean in situ azalpenak jaso ahal izateko.
  • Bestalde, www.biomasanavarra.com webgunea sortu da, arlo honetako abantailei buruz informatzeko eta online aholkua eskaintzeko. Orrian hainbat baliabide daude erabilgarri, esaterako biomasaren kalkulagailua. Horrela, enpresek energia mota honen galdara bat instalatzeak dakartzan kostuak kalkula ditzakete, baita harekin lortu ahal izango luketen aurrezkia ezagutu ere.

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionaleko (CENER) instalazioetan paratuko da bulegoa.

Aurkezpen ekitaldian, Irujo kontseilariak adierazi du “biomasa energia berriztagarriaren iturria dela, zein azken hamarkadan ia % 26 hedatu den, gehienbat azken urteotan, 2021. urteko krisiaren ondoren”. Ondorioz, “bulegoak erantzun nahi dio biomasaren erabilera, kostua hala nola eraginkortasun energetikoa barne hartzen dituen erabilerarekin lotutako enpresa mailako informazioaren eskari itzelari.

Biomasaren bulegoa instalatzeko hautatutako lekua Agoitz da, izan ere, “udalerri honek biomasaren benetako gune logistikoa bihurtzeko osagai guztiak ditu. Hemen teknologia, industria eta baso-masa oso hurbil dauzkagu”, ziurtatu du kontseilariak.

08-mar-2023 7:00:00