Eguzki-energia bidezko ponpaketa zuzeneko ureztatze-sistema aitzindari bat probatzen ari da INTIA

Proiektu pilotu hau garatzeko eguzki-instalazio fotovoltaiko bat jarri da Cadreitako finka esperimentalean, energia berriztagarria autokontsumitzeko aukera ematen duena

INTIA eguzki-energia bidezko ponpaketa zuzeneko ureztatze-sistema aitzindari bat probatzen ari da Cadreitako finka esperimentalean. Proiektu pilotu honi esker, energia berriztagarria kontsumitu daiteke eskala handian zuzenean ponpatzen den ureztatze-sistema batean.

Azpiegitura honek 66 panel (30kWp) ditu, hiru egitura-motatan banatuta: estalkiaren gainean, eguzki-jarraipeneko egitura eta egitura finkoa.

Udako kanpainan datuak bilduko dira eta 2022aren amaieran emaitzak aurkeztuko dira. Nafarroako Gobernuak eta FEADERek finantzatutako proiektu hau abenduan amaituko da. Proiektuaren hiru bazkideak honako hauek dira: INTIA, CENER Energia eta Riegos de Ablitas sindikatua.

01-jul-2022 10:41:00