INTIAk Abisuen Estazio-aplikazioa garatu du, izurriteen alertak zonaldeka eta laboreka pertsonalizatzeko - NaGreen
INTIAk Abisuen Estazio-aplikazioa garatu du, izurriteen alertak zonaldeka eta laboreka pertsonalizatzeko
LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren baitako telefono mugikorrentzako APP honek aukera ematen du abisuak pertsonalizatzeko laborearen, izurritearen eta ekoizpen-eremuaren arabera
INTIA sozietate publikoak, LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren esparruan, abisu-aplikazio bat jarri du abian telefono mugikorrentzako, eta, horren bidez, erabiltzaileak bere alertak pertsonalizatu ahal izango ditu laborearen, izurritearen eta ekoizpen-eremuaren arabera.
Abisuen Estazioa duela 30 urte baino gehiagotik erabiltzen da INTIAn, eta aukera ematen du Nafarroan 53 laboreren 306 kontrolgunetan izurrite eta gaixotasunen jarraipena egiteko.
Abisuen Estazioak izurriteak, gaixotasunak eta belar txarrak daudela ohartarazten du. Orain, ahalmen handiagoa du abisuen zonifikazioagatik. Oraingoz, Androiderako garatutako aplikazioa da, eta abisuak pertsonalizatzeko aukera ematen du. Horrela, harpidedunak labore bati edo labore multzo bati eragiten dioten izurrite eta gaixotasunen alertak jaso ahal izango ditu, zonalde jakin bati dagozkionak.