Ingurumeneko Departamentuak telefono bidezko arreta espezializatuko gune bat jarri du martxan, herritarrei zuzendua

Basozainen zerbitzuko langileak arduratzen dira baso-aprobetxamenduei, erreketei, lurzoru-erabilerei, baimenei edo naturguneei buruzko kontsultak erantzuteaz

Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak telefono bidezko arreta-gune bat jarri du martxan. Ingurumeneko Arreta Gunea (IAG) izenpean, urteko 365 egunetan eskainiko du zerbitzua 08:00etatik 22:00etara.

Telefono bidezko arreta-gune horren helburua da, batetik, herritarrei arreta hobea ematea, eta, bestetik, Basozainei eta Zuzendaritza Nagusiko teknikariei laguntza-zerbitzu bat eskaintzea.
Hain zuzen ere, Basozainen zerbitzuko langileek beraiek atendituko dute arreta gune espezializatu hau, herritarrei zalantzak argitzeko, beti ere, Ingurumenko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren gaiekin zerikusia dutenean.
Horrela, lurzoruaren erabileren aldaketei, baso-aprobetxamenduei, erreketei, naturguneetako baimenei eta abarri buruzko gai orokorren inguruko informazioa emango da. Halaber, fauna biltzearekin, isurketekin eta abarrekin lotutako deiei erantzungo zaie, eta dei horiek dagokion demarkaziora bideratuko dira.

 

Eraginkortasun handiagoa
Landa eremuan dauden basozainei ematen zaien laguntzari dagokionez, segurtasun eta eraginkortasun handiagoa lortuko da, programa espezifiko baten bidez, geolokalizatuta izango baititu une horretan kanpoan lanean ari diren basozainen emisore guztiak. Horrela, gertakizunetik gertuen dauden langileei jakinarazi ahal izango zaie, eta azkarrago konpondu ahal izango da gorabehera.

 

  • IAG-ren telefonoa 646594948 da; WhatsApp bidez eta centralmedioambiente@navarra.es helbide elektronikoan ere jar daiteke harremanetan zerbitzu berriarekin.
09-mar-2023 10:20:00